XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Harginaineko lau haurrak Harxurirat zoatzin jostatzerat.

Beste egun batez Harxuriko hiru haurrak Harginainerat bazoatzin.

Eta etzuten oraiko haurrek ukaiten dituzten jostagailurik!.

Ur errekan xipaka aritzen ziren neskak eta muthikoak, gaztain pherdez xirula egiten, xori hiltzen harrika neguan, udako bero handietan suge mandil kalitzen harrusuetan eta holako.

Neskek etzuten pupetarik.

Muthikoek etzuten zurezko zaldirik.

Ukanik ere etziren gustatuko.

Etzakiten xoko batean jarririk jostatzen, haur txar batzu bezala, iduri eriak, lasterka ezin ibil.

Jauzteka ezin ar.

Etzitazken geldirik egon.

Nahiago zuten aberen ondotik hatsangatuak ibili.

Nihun etzauzken.

Astoen ondotik ibiltzen biziki maite zuten.

Erle edo leizarfin kafira bat atzemaiten zutelarik, uli txar horiek hil artio etzuten bakerik.

Su emaiten zuten ziloari.

Zonbait xixta bildurik ere, etzituen horrek lotsatzen.

Eta ikusi bazinuzte, zoinek beldur gutiago, gizonak gerlako suaren aintzinean bezala.

Alta ait-amek egin ahala lanean arrarazten zituzten.

Denbora huts guti zuten ardurenean.

Neskek ama lagundu behar zuten barneko lanetan.

Muthikoek aita.

Eta lanean ez baziren ontsa ari aita eta ama, etziren beldur oihu handi batzuen egiteko.

Menditar boza: idorra, ortziaren ikararekin.

Eta haur gaixo hek nunbaitik jakina zuten mundua handiago dela, ederrago, ezin sinhetsizko gauzak badirela mendiaren bestaldean.

Lurra, oihanak, etxeak, iguzkia, izarrak eta zerua baizik etziren ageri heietan.

Alde guzietarik mendiak.

Eta bixta labur.

Eta haur gaixo hek nunbaitik jakina zuten mundua handiago dela, ederrago, ezin sinhetsizko gauzak badirela mendiaren bestaldean.

Eta enoatzen ziren mendi xoko heietan.

Aseak ziren bethi gauza beren ikusteaz.